Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Oroimenaren Oraina izeneko kontzertua eskainiko du irailaren 27an Benito Lertxundik Azpeitian, Izarraitz Pilotalekuan, 22:00etatik aurrera. Kontzerturako sarrerak Etxe Zuri, Eguzkitza, Pastorkua, Ametsa eta Iraurgi Saskibaloiko tabernetan eta Loiolako Turismo Bulegoan daude salgai 18 eurotan. Kontzertuaren egunean 20 euro ordaindu beharko dira.