"Auzian ez dago kalteturik eta deliturik. Bultzada politikoa du"

Urola Kostako Hitza 2014ko irailaren 18a

Elkarretaratzea BERRIA. Egunkaria-ko auzi ekonomikoan epaiketarik egin ez dadila eskatzeko elkarretaratze bat egin dute gaur Donostiako Auzitegiaren atarian. "Duela 11 urte hasi zen Egunkaria auzia. Nahikoa sufritu dugu", adierazi du Iñaki Uria auzipetuak bilkuraren ostean. Asteartean Donostian egin zuten mahai inguruan ere, bultzada politiko batek hasi zuena beste bultzada politiko batek amaitu behar duela aldarrikatu zuten Iñaki Esparzak, Juan Jose Alvarezek eta Andres Urrutiak. Atxikimendu kanpaina ere abian da auzipetuei babesa adierazteko, eta jada 1.500dik gora lagunek egin dute. Gehiago irakurtzeko jarraitu Berrian.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide