Igandean hasiko da Iraurgi SBko nesken teknifikazio eskola

Urola Kostako Hitza 2014ko irailaren 18a

Bertan 2003an, 2004an, 2005ean eta 2006ean jaiotako azpeitiar eta azkoitiar neskak «saskibaloiaz gozatzeko aukera izango dute». Ondorengoa izango da ordutegia: 2003an jaiotako azpeitiar eta azkoitiar neskak 10:00etan Azpeitiko kiroldegian, 2004an jaiotako azpeitiar eta azkoitiar neskak 10:00etan Azkoitiko kiroldegian, 2005ean jaiotako azpeitiar eta azkoitiar neskak 11:30ean Azpeitiko kiroldegian, 2006an jaiotako azpeitiar neskak Azpeitiko kiroldegian 11:30ean, eta azkenik, 2006an jaiotako azkoitiar neskak 11:30ean Azkoitiko kiroldegian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide