Eskoziako bandera jarri dute hainbat udaletxetan

Urola Kostako Hitza 2014ko ira. 18a, 11:16

Eskoziako bandera Zarautzen Azkoitiko, Azpeitiko, Zestoako, Orioko, Zarauzko eta Zumaiako udaletxeetan, esaterako, Eskoziako banderak ikus daitezke gaur. Hainbat adierazpen eta deialdi ere egin dute udalek gaurko. [caption id="attachment_109200" align="aligncenter" width="300"]Eskoziako bandera, gaur, Zumaiako udaletxeko balkoian Eskoziako bandera, gaur, Zumaiako udaletxeko balkoian [caption id="attachment_109238" align="aligncenter" width="300"]Eskoziako bandera Zestoako udaletxeko balkoian (Danbolin). Eskoziako bandera Zestoako udaletxeko balkoian (Danbolin). [caption id="attachment_109239" align="aligncenter" width="300"]Eskoziako bandera Azpeitiko udaletxeko balkoian (Uztarria.com). Eskoziako bandera Azpeitiko udaletxeko balkoian (Uztarria.com). [caption id="attachment_109240" align="aligncenter" width="300"]Azpeitiko Batzokian ere Eskoziako bandera jarri dute gaur (Uztarria.com). Azpeitiko Batzokian ere Eskoziako bandera jarri dute gaur (Uztarria.com). [caption id="attachment_109241" align="aligncenter" width="300"]Azpeitian Orkatz Kultur Elkartearen kanpoan ere Eskoziako bandera (Uztarria.com). Azpeitian Orkatz Kultur Elkartearen kanpoan ere Eskoziako bandera (Uztarria.com). Zarauzko Udalak  bat egin du erabakitzeko eskubidearen aldeko aldarriarekin, eta gaur udaletxeko balkoian Eskoziako bandera jarri du. Azkoitiko Udalak ere bat egin du erabakitzeko eskubidearen aldeko aldarriarekin, eta udaleko EH Bilduko eta EAJko udal ordezkariek adosturako testua atera dute. Zarautzeko Udalean ere EH Bilduk eta EAJk adierazpena bat egin dute. Hona hemen adierazpena: ESKOZIAR HERRIARI AGURRIK BEROENA Urteetako ibilbidearen ondoren, Eskoziar herriak bere etorkizuna libreki erabakiko du datorren irailaren 18an. Eskozian, bertako herritarrek hartuko dute hitza; eta herritarrak izango dira, Eskoziak zer nolako antolaketa politikoa izan behar duen erabakiko dutenak. Irailaren 18an Eskozian egingo den galdeketa, herrien aitortzaren eta errespetuaren aldeko ibilbidean beste urrats  garrantzitsu bat izango da. Eskoziarrak, dagoeneko beren herriaren etorkizunaren jabe dira, eta laister batean, Katalunia, Euskal Herria eta munduko hainbat naziok ere eskubide hori egikarituko dugu. Herrien askatasunaren aldeko atzeraezineko prozesu bat abian dagoelako mundu mailan. Bide horretan, galdeketaren emaitza dena delakoa izanik ere, irailaren 18a eskoziarrentzat garaipen eguna da. Egun historiko honen aurrean, honako adierazpen hau egin nahi dugu EHBildu eta EAJ udal-taldeetatik: 1.- Eskoziar herria zoriondu nahi dugu, libreki etorkizuna erabakitzeko burutzen ari diren ariketagatik. Herri orok duen eskubidea praktikara eraman da. 2.- Munduko herri askeen historiarako geratuko den data izanik, eta Eskoziar herritarrak beraien etorkizuna libreki erabakitzen ariko diren egunean bertan, gure babesa adierazteko, Eskoziako bandera jarriko dugu udaletxeko balkoian, ikusgarri eta lehentasunekoa izango den tokian batean. 3.- Europako estatuko gobernuei eta, bereziki, Madrilgo eta Pariseko gobernuei, dei egiten diegu Eskoziako prozesuari erreparatu eta herrien erabakitzeko eskubidea aitor eta errespeta dezaten.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide