Beningo kaleko umeen aldeko zozketa hasi du Gazteak eta Garapena erakundeak

Ane Olaizola 2014ko irailaren 17a

[caption id="attachment_109099" align="aligncenter" width="300"]Sariak Sabinoren Harategian zenean daude ikusgai(Juan Inazio Sudupe) Sariak Sabinoren Harategian zenean daude ikusgai
(Juan Inazio Sudupe)[/caption] Gazteak eta Garapena Gobernuz Kanpoko Erakundeak Beningo kaleko umeen aldeko zozketa jarri du martxan beste urte batez. Banatuko dituzten sariak Azkoitiko Sabinoren Harategia zegoen lekuan daude ikusgai, Kale Nagusian. Besteak beste, Mikel Zubizarreta Bolante eta eta Maite Agirre Krispin-ek egindako koadroak, Joseba Jatetxean bi lagunentzako bazkari-afariak, Laboral-Baskonia saskibaloi taldeko jokalariek sinatutako elastikoa eta baloia eta Eibar Futbol Klubak emandako elastikoa zozkatuko dituzte. Txartelak euro batean salduko dituzte, eta zenbaki sariduna azaroaren 3ko ONCEko zenbaki saritua izango da, eta ordezkoa hurrengo egunean ateratzen dena. Jasotako diru guztia Beningo salestarrei bidaliko diete, Foyer Don Bosco kaleko umeen proiektura bideratzeko. Jexux Larrañaga eta Juan Inazio Sudupe azkoitiarrak Beninen izan dira aurten, eta adierazi dutenez, ekonomikoki egoera larrian daude hango bizilagunak. "Kaleko umeen proiektua oso ondo bideratuta dago, lanean bikain ari dira, eta gure laguntzak ondo erabili eta asko eskertzen dituzte", esan dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide