Haurrentzat hainbat ekintza izango da bihar Zarautzen, Mugikortasun Astearen harira

Urola Kostako Hitza 2014ko irailaren 17a

Haurrei zuzendutako hainbat ekintza egingo dute bihar Lege Zaharren Enparantzan, Mugikortasun Astea dela eta. Helburua mugikortasun seguru eta  jasangarria lortzeko urratsak ematen jarraitzea da, eta mezua txikienei helaraztea. Udaltzaingoko Bide Heziketa Sailak  antolatu du ekimena, urtero antolatu ohi den bide heziketa zirkuitua osatze aldera. 17:00etatik aurrera, bizikletentzako zirkuitua, ibilgailu txikiak eta jolasak izango dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide