Ez ohiko Musiken I. Jardunaldia egingo dute ostiralean Zarautzen

Urola Kostako Hitza 2014ko irailaren 17a

Zarauzko 310 dendak ekitaldi berezia antolatu du ostiralerako: Ez ohiko Musiken I. Jardunaldia. Arratsaldeko 19:00etan argazki erakusketa berria estreinatuko dute dendan. Oraingoan Unai Bordaren argazkiak jarriko dituzte ikusgai. Ondoren kontzertuak izango dira. Batetik, Sofa talde zarauztarrak debuta egingo du herrian ekitaldi horretan, eta bestetik,  Amsiaren "zarata terroristak" ere entzun ahalko dira. Hori guztia, garagardoarekin lagunduta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide