Haurrentzako Gymkhana egingo dute, Zarauzko Itsas Krosa probaren harira

Urola Kostako Hitza 2014ko irailaren 17a

Sasoian.info

Larunbatean Zarautz eta Getaria artean jokatuko den estreinako Itsas Krosa probaren harira, Gymkhana antolatu dute LH3 eta DBH2 bitarteko haurrentzat Zarautzen. Taldeak lau lagunez osatuta egon beharko dute, eta mistoak izan daitezke. Kategoriei dagokienez, hiru multzotan banatuko dituzte taldeak: benjamin (09:00etan hasita), alebin (10:00etan) eta infantil mailetan (11:00etan), alegia. Sei kirol joko egingo dituzte Munoa plazan: errugbia, eskubaloia, saskibaloia, futbola, halterofilia eta xakea.

 Izena emateko epe hilaren 19an, etzi, bukatuko da, eta parte hartu nahi dutenek honako bideetatik eman dezakete izena: sare sozialetatik (@itsaskrossa edo facebook.com/itsaskrossa), Zarautz Kirol Elkartean (943 831 463 – zke-cdz@zarautz.com), Itsas Krosaren posta elektronikotik (itsaskrossa@gmail.com) edo laguntzen duten ikastetxeetan.

 Egun hau aprobetxatuz, ZKE herrira zabaldunahi dute eta, era berean, elkarteko kirol atalak ezagutzera eman. Horretarako, hiru ekitaldi nagusi antolatu dituzte: aipatutako haurrentzako Gymkhana, halterofilia erakustaldia eta herri kirol erakustaldia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide