28 gazte auzipetuek agerraldia egingo dute igandean, Loiolako basilikaren aurrean

Urola Kostako Hitza 2014ko irailaren 17a

[caption id="attachment_105041" align="aligncenter" width="300"]Beñat Lizeaga auzipetutako gaztea (Gorka Zabaleta/Baleike). Beñat Lizeaga auzipetutako gazte zumaiarra (Gorka Zabaleta/Baleike).[/caption] 28 gazte auzipetuek, tartean Beñat Lizeaga zumaiarrak, epaiketa politikoen aurka egiteko beste urrats bat eman nahi dute. Datorren igandean, hilaren 21ean, agerraldi jendetsua egingo dute Azpeitiko Loiolako basilikaren aurrean, 12:00etan. Agerraldi jendetsua izatea nahi dute, "Loiola bete behar dugu, ahalik eta jende gehien egon behar dugu". Loiola aukeratu dute agerraldi jendetsua egiteko, uste dutelako toki horrek baduela "sinbolismo berezi bat" Euskal Herriak bizi duen gatazka politikoan. "Oraindik gauza asko konpontzeko daude herri honetan, eta gure epaiketa ere hor kokatzen dugu", esan dute auzipetuek. Astelehetik aurrera epaituko dituzte Beñat Lizeaga eta beste 27 auzipetuak Espainiako Auzitegi Nazionalean, Segiko kide izatea egotzita. Auzipetuei babesa adierazteko pasa den asteburuan Asteburu Laranja egin zuten hainbat herri eta hiritan. Igandean, berriz, Herritarron Adierazpena izenpetu zuten Gernikan.    

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide