Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Udako oporraldiaren ostean, martxan da berriro ere Kontaidazu ipuin bat egitasmoa Zestoan. Beste urte batez, herriko hainbat lagunek ipuinak kontatuko dizkiete umeei, eta bihar izango da denboraldi berriko lehenengo ipuin kontaketa saioa. Jexux Odriozola izango da lehenengo kontalaria, eta bihar izango da saioa, 17:30ean, Zestoako udal liburutegian. Zestoako Udalak antolatzen ditu saioak.