Euskal Jai Egunerako paella bazkarirako txartela erosteko azken eguna da

Urola Kostako Hitza 2014ko irailaren 17a

Aizarnazabalgo Euskal Jai Egunerako paella bazkarirako txartela erosteko azken eguna izango da gaur. Uztarrin erosi daiteke, helduek 10 eurotan eta 12 urte bitartekoek 5etan. Paella prestatzen lagundu nahi dutenek, liburutegira jo dezakete.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide