Olagarroarekin prestatzeko errezeta berriak erakutsiko dituzte etzi

Baleike 2014ko irailaren 17a

Olagarro Eguna ZumaianAurten Olagarro Egunak bezperara zabaldu ditu bere erroak. Ostiral arratsaldean olagarroarekin egin daitezkeen errezetak erakutsiko dituzte jendaurrean, 19:30etik aurrera, Beheko plazan. Larunbatean, berriz, Olagarro Eguna ospatuko dute Zumaian. EGITARAUA: Irailak 19, ostirala - 19:30. Eusebio Gurrutxaga plazan, olagarro sukaldaritza erakustaldia. - 22:00. Kresala ikuskizuna, Getariako Gure Txeru Taldearen eskutik. Irailak 20, larunbata - Goizean. X. Argazki Rallya. Izena Turismo Bulegoan, 08:30etik 09:30era. - 09:00. Diana txistulariekin.. - 11:00. Koadrilen arteko batel-estropada, itsas kiroldegitik. - 09:30-13:00. Eusebio Gurrutxaga plazan, Lehiaketa Gastronomikoa. - 10:30-14:30. Eusebio Gurrutxaga plazan, elikagaien azoka. - 11:00-13:00. Algorri Etxean, haurrentzat doako tailerrak. - 11:00-13:30. Gernika parkean  jolasak, eta kukaina Arranplan. - 11:00-13:00.  Kofradian, arrainen benta aretoa ikusgai (17:00-20:00etara ere bai). - 11:15.  Mokadua, Pulpon, olagarro-harrapatzaile izandakoei. - 12:00. Beheko Plaza eta Lastreseko abesbatzak kalez kale. E. Gurrutxaga plazan olagarro zopa eta brotxetak txosnan. - 14:30. Herri bazkaria. - 18:00etatik aurrera. Txosnetan olagarroa eta edariak. - 19:00. Eusebio Gurrutxaga plazan, Olarro Eguneko Bandera. - Jarraian. Dantza ikuskizuna. - 22:30. Tiktara, Kofradian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide