Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azpeitian abian jarriko den Auzoko egitasmorako dinamizatzailea behar da. Hautagaiek irailaren 19a baino lehen bidali beharko dute curriculuma ondorengo posta elektroniko helbidera: mikel@topagunea.org.
Astean 10 orduko lana eskaintzen da eta dinamizatzeko gaitasuna, hizkuntzekiko sentikortasuna, harremanetarako eta aniztasunarekiko gaitasuna eta Azpeitiarra izatea eskatzen dira.
Dinamizatzailea aukeratzeko, aurkeztutako curriculumen arabera, hainbat hautagairi elkarrizketa bat egiteko deia egingo zaie.
Ekimenaren sortzaileek diotenez: "Auzoko, Azpeitiko kultura eta hizkuntza aniztasunaz jabetu eta guztion arteko komunikazioa euskaraz jorratzeko egitasmo parte-hartzailea da" eta ondorengo helburuak ditu: euskaratik urrun bizi diren herritarrei euskara hurbiltzea, Azpeitian zenbat hizkuntza hitz egiten diren jabetzea, hizkuntza ezberdinetako herritarrak harremanetan jartzea, eta norberarena eta besteena aintzat hartuta, euskara komunikazio eta kohesio hizkuntza izatea.