Azkoitiko Kirol eskola kontseiluak hitzaldi bat antolatu du ostegunerako, guraso, entrenatzaile eta kirol elkarteei zuzenduta. Luis Mari Zulaikak eskainiko du hitzaldia, eta bi zati izango ditu. Lehenengoan
Kirol aniztasunaren zergatia (benjamin mailan) izenpean eskainiko du saioa, eta bigarren zatia
Kirol Hezitzaileen bila izango da. 18:00etan izango da hitzaldia, Elkarguneko Oteiza aretoan.