Zarauzko Torreoia biziberritzeko festa

Aiora Larrañaga Solabarrieta 2014ko irailaren 17a

[caption id="attachment_108972" align="aligncenter" width="300"]Zarauzko Torreoia iazko ekainean (Aritz Mutiozabal/Hitza). Zarauzko Torreoia iazko ekainean (Aritz Mutiozabal/Hitza).[/caption] Uda amaitzear da, baina udazkena iritsiko dela ospatzeko Udazken Festa antolatu dute larunbaterako Zarauzko Torreoian. Torreoia biziberritzeko eta berreskuratzeko antolatu izan diren egitasmoen jarraipena izatea nahi dute antolatzaileek; ildo horretan, espazioari bultzada eman eta zarauztarrak bertara erakarri nahi dituzte udazkenari ongietorria emateko aitzakian. Inar Agirrezabal antolatzailearen iritziz, «Torreoia Zarauzko herriko espazio aberats eta ederra da, eta zarauztarrek horretaz gozatzea nahi dugu. Egun jende asko bertara hurbiltzen ez bada ere, belaunaldi batzuek oso presente izan dute beren egunerokoan, eta aisialdirako gune erreferentea izan da», azaldu du. Joera hori, ordea, hautsi egin zen, eta egun Vista Alegre auzoarekin du harremana Torreoiak. «Zarauztar askori Torreoia urruti dagoela iruditzen zaie. Irudipen horri buelta eman eta berriz ere biziberritu egin nahi dugu, besteak beste ekitaldi kulturalak egiteko toki aproposa dela iruditzen baitzaigu». Dagoeneko zenbait talde bertan biltzen dira beren jarduerak egiteko. Udazken Festa ekitaldi puntala bada ere, jarraipena eman nahi diote. Horretaz gain, urtean zehar Torreoian beste hainbat jarduera egiteko asmoa dute. Egitaraua Irailak 20, larunbata - 10:00. Taichi kolektiboa. - 11:00. Biodantza tailerra. - Ondoren, hamaiketakoa. - 12:00. Ganbera musika, trikitixa eta Montetxio abesbatza. - 14:30. Paella herrikoia doan. - 16:30. The Boogalords. - 18:00. Haur jolasak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide