Bihar izango da Sanjuandegiko auzo elkartearen batzar zabala

Urola Kostako Hitza 2014ko irailaren 16a

Bihar, gaueko 21:00etan eta Iluntze auzo lokalean izango da ikasturte berriko batzar zabala. Bertan, urteko ekintzen plangintza egin eta proposamen berriak jasoko dira. Elkarteak auzotar guztiak batzar honetara joatea gonbidatzen ditu. Elkartearekin harremanetan jartzeko 645-471700 telefono zenbakira deitu edo ondorengo helbidera posta elektroniko bat bidali daiteke: xjauzolanean@hotmail.com.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide