Hastear da Ilunpe Pilota Elkartearen denboraldi berria

Urola Kostako Hitza 2014ko irailaren 16a

Benjaminaurreko mailakoek (6-8 urte bitartekoek) larunbat goizetan izango dute hitzordua urteroko legez eta alebin eta kadete mailetako pilotariek astelehen eta azteazkenetan izango dituzte entrenamenduak. Astearte eta azteazkenetan infantil mailakoen txanda izango da eta benjamin mailakoek asteartetan entreinatuko dute. Ilunpe Pilota elkarteak "Azpeitiko eta inguruko gazteei Frontoi-Txikira gerturatu eta pilotan arituz gozatzeko" deialdia egin dute. Aldi berean, Ilunpe Elkarteak Patxi Azkargortaren heriotzarekiko "tristura" eta "senideenganako babesa" adierazi nahi du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide