Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Euskara ikasi nahi duten oriotarrek irailaren 25a bitartean eman dezakete izena Orioko Udaleko Euskara Zerbitzuan. AEK euskaltegia arduratuko da euskara eskolak emateaz eta maila guztietako ikastaroak eskainiko dituzte. Taldeak osatzen badira Orion emango dituzte ikastaroak eta horrela ez bada, Zarautzen AEK duen ikastegira joan beharko dute ikasleek.
Orioko Udalak diruz lagunduko ditu Orion erroldatuak egon eta euskara ikastaroak egiten dituzten ikasleak; ikasturte bukaeran emango ditu Udalak diru-laguntzak eta ikastaro orduen %80a bete dutela frogatu beharko dute horiek jaso ahal izateko.