[caption id="attachment_108938" align="aligncenter" width="168"]

Zaragueta Eskolako ikasleak bizikletaz joaten dira eskolara. (Zaragueta Eskola)[/caption]
Astelehenetik Zaragueta Herri Eskolako gaztetxoak
Elkar biziz egitasmoan murgilduta daude. Aste honetan Nazioarteko Mugikortasun Astea dela-eta, ikasleak eskolara bizikletaz joan daitezen ekimena martxan jarri dute irailaren 26a bitartean. Bizikletaz erraz moldatzen diren Lehen Hezkuntzako 3. mailatik aurrerako ikasleek eurak bakarrik parte hartu dezakete ekimenean eta gainerakoak guraso edo arduradun batek lagunduta egin beharko dute bidaia.
Egitasmoarekin mugikortasun jasangarriaren aldeko apustua egin eta bidegorriaren erabilera sustatu nahi dute Zaragueta Eskolatik. Horrekin, alde batetik, ikasleen autonomia eta beren arteko harremanak landu nahi dituzte ariketa fisikoa egiten duten bitartean. Bestetik, euskaldunak ez diren gurasoek oinarrizko euskara ikasi eta erabiltzea ere lortu nahi dute. "Ekimenarekin eskolako guraso guztiak euskararekiko aktiboak izatera gonbidatu nahi ditugu. Euskaldunok gara horretarako giltza, baina euskaraz moldatzen ez direnak ere bertan parte hartzea nahi dugu, guraso euskaldunekin euskaraz ikasteko aukera izango baitute. Horrela, poliki-poliki euskarari leku gehiago emango diogu" azaldu dute Zaragueta Eskolako arduradunek.