Ezker Anitzak salatu du 'Ziklope zaindaria' eskultura biribilgune berrian jartzeko 40.000 euro xahutu dituela Zarauzko Udalak

Urola Kostako Hitza 2014ko irailaren 16a

Udal Gobernuak Daniel Txopitearen Ziklope zaindaria Nafarroa kaleko biribilgunean jartzerako 40.000 euro erabili izana kritikatu du Zarauzko Ezker Anitzak. "Biribilgune hori izan da 2014ko inbertsio nagusia; 300.000 euro xahutu ditu horretan. Ezker Anitza hasieratik nabarmendu du biribilgune hori ez zuela udalak ordaindu behar, baina EH Bilduk zein Aldundiak ez diete kasurik egin gure  zein gainontzeko oposizioaren eskaerei. Hori gutxi balitz, orain 40.000 euro xahutu dituzte eskultura biribilgunean jartzeko". Ezker Anitzak jakinarazi du eskultura hori Txopitea eta Oteizaren arteko "harreman berezia" aitzaki hartuta, Bañeru kalean jartzekoa zela Udal Gobernua, Oteizaren Madozi omenaldia lanaren ondoan.  "Hainbeste diskurtso artistikoren ondoren, azkenean 40.000 euro erabili ditu biribilgune bat apaintzeko". Ezker Anitzarentzat "zentzugabekeria bat" da 340.000 euro gastatu izana biribilgunean—eskultura barne—. "Uda honetan ikusi da alferrikakoa zela biribilgunea egitea Nafarroa kalean". Horren harira, alderdiaren ustez badira beste lehentasunak herrian, besteak beste, Zelai Ondoko asfaltatzea hobetzea eta denboraleak hondatutako eskulturak konpontzea. Hori jakinda, Ezker Anitzako ordezkari Mariana Aranburuk ez du parte hartuko Ziklope zaindaria eskulturaren inaugurazioan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide