Dagoeneko jarri badute ere, ostegunean egingo dute Daniel Txopitearen eskulturaren inaugurazio ofiziala. Eguerdian izango da, arte munduko adituekin.
Ziklope zaindaria eskulturan oinarritu dira artistaren izen bereko bekaren logotipoa egiteko. 2012ko azaroan, Arte Sorkuntzarako beka aurkeztean, udalak jakinarazi zuen asmoa zuela Txopitearen eskultura Zarautzen jartzeko, Jorge Oteizak eta Nestor Basterretxeak gutun bidez bere garaian erakundeari eskatu zioten moduan: "Pentsatzen dugu kulturalki interesgarria izan daitekeela Daniel Txopitea artistaren obra bat jartzea, eta horren bidez aukeratutako espazioari prestigioa ematea. Ez dago aipatu beharrik bere lanek lortu zuten maila altua, ezta Zarautzekin izan zuen
harreman estu eta luzea ere".
Txopiteak arte garaikideari egindako ekarpena aitortu nahian Zarauzko Udaleko Kultura Sailak bat egin du bi eskultoreen nahiarekin, eta horregatik erabaki du eskultura herriko leku "nabarmenenetako" batean jartzea.