[caption id="attachment_109073" align="aligncenter" width="300"]

Getariako Udal Gobernuko kideak Eskoziako banderarekin. (Getariako Bildu)[/caption]
Hilaren 18an eskoziarrek independenteak izan nahi duten edo Erresuma Batuaren parte izaten jarraitu nahi duten erabakiko dute. Horren harira hainbat ekimen egingo dituzte eskualdean. Alde batetik, herriek erabakitzeko duten eskubidea aldarrikatzeko Getariako EH Bilduk osteguneko 19:00etarako
Herriek erabaki lelopean elkarretaratzea antolatu du plazan eta herritarrak bertan parte hartzera gonbidatu nahi ditu. Ildo horretan, Getariako alkateak eta Udal Gobernua osatzen duten zinegotziek Eskozian egingo den galdeketari beren babesa eta atxikimendua azaldu nahi diete. "Espainian estatuak, era antidemokratiko batean, ez du baimentzen herriek erabakitzeko dute eskubidea. Horren adibide da Euskal Herrian eta Katalunian gertatzen ari dena" azaldu dute Getariako EH Bildutik. Horregatik Getariako Udal Gobernuko kideek beren poza adierazi nahi dute eskoziar herriarekiko.
Bestetik, Zarauzko Udalak ere bat egingo du erabakitzeko eskubidearen aldeko aldarriarekin eta ostegunean udaletxeko balkoian Eskoziako bandera jarriko du.