Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ikasturte berriarekin batera, Sanz Enea ohiko ordutegian hasi dira zabaltzen. Helduen liburutegia 09:00-14:00 eta 15:30-20:00 bitartean irekiko dute eta larunbatetan 10.00-13.00etara; haur liburutegiak eta ikus-entzunezkoak, berriz, 16:00-20:00etara funtzionatuko du. Halaber, hasi dira ohiko egitarauarekin. Bihar Irripuina saioa eskainiko dute 17:30ean 4-7 urte arteko haurrentzat.