Zarautz Arraun Elkarteak arrauna probatzera animatu ditu herritarrak

Urola Kostako Hitza 2014ko irailaren 16a

ZAEk denboraldi arrakastatsua egin du baina ez dago «geldirik» egoteko. 2002 urtea baino lehen jaiotako mutil zein neskak arrauna probatzera animatu ditu. Probatu eta izena eman nahi dutenek astelehenetik ostiralera, 17:30etik aurrera Arrona zaharrean dagoen bigarren eskuko azokara jo beharko dute. 688-649307 telefonora deitu eta zae001@gmail.com helbidera idatzi daiteke informazio zabalagoa eskuratzeko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide