Auto istripu bat gertatu da Iraetan, eta pertsona bat zauritu egin da

Urola Kostako Hitza 2014ko irailaren 16a

Zestoan, GI-3730 errepidean, Iraetako bidegurutzean, auto istripu bat gertatu da gaur goizean, eta pertsona bat zauritu egin da. Ertzaintzak jakinarazi duenez, Volkswagen markako furgoneta batek eta Ford Focus markako auto batek elkar jo dute 08:15ak inguruan, eta autoko gidaria "arin" zauritu da, eta Donostiako Ospitalera eraman dute. Gizonezkoak 42 urte ditu, eta azkoitiarra da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide