Elkartasun luntxa antolatu du Azpeitiko Gure Esku Dagok ostegunerako

Urola Kostako Hitza 2014ko irailaren 15a

Ostegunean, Eskozian izango den bozketaren harira, Azpeitiko Gure Esku Dagok hainbat ekimen antolatu ditu egun horretarako. Ekitaldiak udaletxe azpian izango dira, 20:30ean hasita. Antolatzaileek adierazi dutenez: "Gure Esku Dagok eskubide predemokratiko honen gauzapena hain modu demokratikoan gauzatzea zoriontzekoa dela uste du". Osteguneko egitasmoan, Zorionak Eskozia! Euskal Herrian zergatik ez? izenekoan, Eskozian bizi den eta bozkatu egingo duen azpeitiar baten eta Euskal Herrian bizi diren eskoziarren bizipenak azalduko dira. Musika, pintxoak eta bertsolariak ere egongo dira osteguneko egitasmoan. Azpeitiko Gure Esku Dagok azpeitiar guztiak gonbidatu ditu ekimenean parte hartzera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide