Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azkoitiko Ugarte Igarako estali gabeko igerilekuak aurreko igandean ziren ixtekoak, baina datozen egunetarako eguraldi aurreikuspenak kontuan hartuta, beste astebetez irekita edukitzea erabaki du udalak. Hala, aste honetan ere irekita egongo dira igerilekuak, ohiko ordutegian. Beraz, uda denboraldiari agur esateko, igandean (irailak 21) itxiko dituzte Azkoitiko estali gabeko igerilekuak.