Azpeitiko EAJren hileroko batzarra eta Forondarako autobusa

Urola Kostako Hitza 2014ko irailaren 16a

Gaur arratsaldean, 20:30ean izango da Azpeitiko EAJren hileroko batzarra. Batzokian egingo dute, eta EAJk alderdikide guztiak gonbidatu ditu bertara. Bestalde, irailaren 28an, Alderdi Eguna dela eta, Forondara joateko autobusa antolatu dute. Bertara joateko asmoa duten guztiek lehenbailehen izena eman dezatela eskatu dute Azpeitiko EAJko arduradunek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide