Azpeitiko karateko ikasturte berrian izena eman daiteke

Urola Kostako Hitza 2014ko irailaren 16a

Bihar (asteazkena) hasiko dute Azpeitian karateko ikasturte berria. Eskolak asteazken eta ostiraletan izango dira: 6-9 urte bitartekoentzat 17:30etik 18:30era eta 10-14 urte artekoentzat 18:30etik 19:30era. Helduentzako saioak ere hasi dira: astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan, 19:30etik 20:30ea. Informazio gehiago Azpeitiko Kiroldegian edo 943-812140 telefono zenbakian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide