Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ruben Pistacchia fisioterapeuta eta kinesiogo argentinarrak Zaindu zure osasuna, zaindu zure bizkarrezurra hitzaldia eskainiko du ostegunean, Zarautzen. Bertan praxi bertebral tibetarrari buruz jardungo du. Hain zuzen, aintzinako teknika horren onurengatik da ezaguna Pistacchia; praxi bertebralaren inguruko Argentinako ikerketa zentroko sortzaile eta zuzendaria da. Antoniano aretoan izango da hitzaldia, 20:00etatik aurrera, eta sarrera doan izango da.