[caption id="attachment_108752" align="aligncenter" width="300"]

Zumaiako emakumezkoen trainerua. (Egilea: Baleike.com)[/caption]
Denboraldiko estropadarik garrantzitsuena igarota hausnarketarako unea iritsi da. Sentipen gazi-gozoarekin bukatu dute Kotxako Estropada eskualdeko taldeek. Zumaiako emakumezkoen traineruak irabazi zuen biharren jardunaldiko estropada, San Juan eta Hibaika taldeekin lehia estua jokatu ondoren; dena dela, San Juanek eraman zuen Kontxako Bandera preziatua, lehen igandeko denborak ere kontuan izanda traineru arroxa izan zelako azkarrena. Bigarrena izan zen Zumaia Kontxako Banderako emakumezkoen sailkapen nagusian, eta laugarren postuan iritsi zen Orio.
Ikuskizun polita eman zuten emakumezkoen traineruek Donotiako uretan. Estropada osoan zehar oso parekatuta ibili ziren emakumezkoen traineruak. Zumaia, San Juan eta Hibaika hiru segunduren bueltan ibili ziren uneoro, eta Oriok gertutik jarraitu zien.
EITBri Zumaiako arraunlari batek azaldu zionez, “oso gustura eta harro” daude lortu dutenarekin; izan ere helburua estropada irabaztea zen eta lortu dute. Oriotarrak ere "gustura" daude gaurko lanarekin. "Aurrerapauso handia" izan da igandeko estropada, "bandera eskuratzeko lehian jardun dezaketela erakutsi dutelako".
Orio laugarren gizonezkotan
Irabazlearengandik, Bermeongandik 19 segundura iritsi zen Orioko gizonezkoen trainerua. Urdaibaik irabazi zuen bigarren jardunaldiko ohorezko txanda 19:02 denbora eginda, Hondarribia 5,04 segundura heldu zen, Kaiku 10,02 segundura eta Orio 19,21 segunduraera. Iñaki Arostegi Orioko ordezkariak merezitako postua lortu dutela adierazi zion EITBri. Haren arabera, bi egunetan "sufritu" egin dute mutilek, baina "kasta eta grina botaz" mantentzen jakin dute gaur azken unera arte. Liga ongi bukatzea da horien helburua orain.
Kontxako bi jardunaldietako denbora kontutan hartuta orain arteko marka hautsi du Gorka Aranberri zarauztarraren Bermeok. Horretarako prest zegoen Urdaibai, Aranberrik adierazi zuenez. "Egun borobila" izan dela nabarmendu zuen, astean zehar "sentsazio onak" izan ondoren, "onenak" direla erakutsi zuten bermeotarrek. Horiek irabazi dute Kontxako Bandera eta Orio laugarren geratu zen Kontxako Banderako gizonezkoen sailkapen nagusian.