[caption id="attachment_108687" align="aligncenter" width="300"]

Isidro Larrañaga Akordeoi Orkestraren kontzertua, gaur eguerdian Musika Plazan. Amaia Ventas[/caption]
Zarautz Akordeoi Astean murgilduta dago. Gaur eguerdian, esaterako, Isidro Larrañaga Akordeoi Orkestraren kontzertua izan da Musika Plazan, eta hainbat pieza jo dute dantzariek lagunduta. Bihar arte iraungo du musika tresna horren inguruko ekitaldiek. Gaur 20:00etan VII. Francisco Escudero Nazioarteko Konposizio Sariketako sari bananketa izango da Modelon, eta bihar eguerdian 2013ko Arrasate Lehiaketako lehen sarituen kontzertua. Modelon joko dute Marta Cubas Hondal, Amaia Zubimendi eta Narciso Jimenezek.