Mahats Biltzearen XV. Jaia egin dute gaur eguerdian, eta jende ugari bildu da ekitaldia bertatik bertara jarraitzeko. Zarauztarrek Tolosako abesbatzarekin jardun dute kantuan kalez kale girotzen eta ondoren eman diote hasiera saio nagusiari. Ohi bezala, bi haurrek Getariako Txakolina jatorri izendapeneko 28 upategitako mahatsa sistiatu dute, eta bertatik lortutako muztioarekin topa egin dute ondoren Eider Illarramendi eta Karmele Alberdi udal ordezkariek, Jose Inazio Manterola jatorri izendapeneko presidente eta txakolin ekoizleak eta Ana Mari Esnaolak. Azken hori omendu dute aurten Zarauzko turismo alorrean, eta bereziki txakoliniaren alde egindako lan handiagatik.
Arratsaldean jarraitu du festak Kortazar zelaian, Arraza Libreko Ardi Txakur Txapelketarekin. Sei txakur lehiatu dira bertan, bi txandatan: Bitxor Bengoetxearen Bat, Jose Antonio Arrillagaren Txiki, Manuel Gorritiren Nere, Mikel Garayarren Argi, Jose Ramon Orbegozoren Alai eta Jose Luis Saizarren Rex.