Badator aurtengo Azpeitiko Tuba Jaialdia

Urola Kostako Hitza 2014ko irailaren 13a

[caption id="attachment_108649" align="aligncenter" width="300"]IMG_7920 Juan Carlos Ribelles eta Agustin Jimenez jaialdiaren aurkezpenean (Miriam Tamayo/Hitza)[/caption] Iaz bezala, aurten ere Azpeitiko Tuba Jaialdia ospatuko da irailaren 26an eta 27an. Aurtengoa, bosgarren aldia da eta ekitaldiz beteriko bi egun antolatu dituzte. Izan ere, kontzertua eskaintzeaz gain, hitzaldiak eta bazkaria ere antolatu dira bi egun horietarako. Antolatzaileek adierazi dutenez, hainbat tuba "maisu" egongo dira aurten jaialdian: besteak beste, Juan Carlos Jimenez (Donostiako kontserbatorioko irakaslea), Oscar Abella (EOS tuba bakarlaria), Joaquín Díaz (Gazteizko bombardino bakarlaria), Izaskun Ocon (Musika eskoletako tuba irakaslea), Ibai Pastor (musika eskoletako bombardino irakaslea), Atsutaro Mizunaka (Bordeleko (Frantzia) orkestrako tuba bakarlaria), Luis Gimeno (Musikeneko tuba irakaslea), Juanjo Munera eta Paco Yánez (Bilboko musika taldearen bonbardino eta tuba joleak). Guztientzako jaialdia V. Tuba Jaialdiaren antolatzaileek azpimarratu dutenez, jaialdi hau "maila guztietako musikariei dago bideratuta. Jaialdi honetan ez dago adin edo herri mugarik". Juan Carlos Ribelles eta Agustin Jimenez, jaialdiaren antolatzaileak, inguruko guztiak animatu nahi dituzte jaialdian parte hartzera. Izena emateko aukera jaialdiaren aurreko astean amaituko da, eta 30 euro ordaindu beharko dira. Prezio horren barruan jaialdiaren elastikoa, hamaiketakoa eta bazkaria sartuta daude. Tuba eta bnbardino elkarteko bazkideak, aldiz, 25 euro ordainduko dituzte. Izena ondorengo posta elektronikoaren bitartez eman daiteke: tubajaialdia@gmail.com, edo bestela, ondorengo helbidera jo daiteke: Iberotarren Enparantza 6, 1º A, 20730, Azpeitia. Informazio gehiago eskuratzeko deitu ondorengo telefonora: 636-801991. Antolatzaileek, herritar guztiek "ondo pasatzera" gonbidatu nahi dituzte, izan ere, mota desberdineko abestiak entzungo dira: besteak beste, Karibeko erritmoa duten abestiak eta Arratsalde honetan. Juan Carlos Ribellesek adierazi duenez: "Txikienak etorkizuna dira, eta horregatik sorpresa bat antolatu dugu beraientzat. Tuba egunean izango da, eta umeak protagonista bihurtuko ditugu". Egitaraua Irailak 26, ostirala 19:30ean: Soreasu antzokian, pianoz lagunduriko entzunaldia. Bertan, Ana García piano jotzailea egongo da. Antolatzaileek adierazi dutenez, bi musikariek baieztatu dute ekitaldi honetan egongo direla: Andoni Moñux, aurtengo Euskadiko Musikari gazteen lehiaketako txapelduna eta David Muñoz. Beste musikariak oraindik baieztatzeko daudela. Irailak 27, larunbata: TUBA EGUNA 09:45: Beroketa Joaquín Diaz-en eskutik. 10:30: Entsegua. 11:15: Hamaiketakoa. 12:15: Hitzaldia, David Muñoz irakaslearen eskutik: Metalezko musika tresnetako arnasketa teknika. 13:30: Entsegua 14:30: Bazkaria. 17:00: Azken entsegua. 19:15: Kalejira. 19:30: Kontzertua, Azpeitiko Plaza Txikian (Eguraldi txarra eginez gero Sanagustin Kulturgunean).

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide