Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Saltokitik enpresara izeneko ikastaroa da eta Azpeitiko saltokiek izena emateko aukera dute. Ikastaroa "lanerako metodoak saltokian aplikatzeko laguntzazko programa" da eta bertan saltokiaren egoera aztertu, kudeaketarako tresnak ezarri eta negozioaren kudeaketari aurre egiteko eta erabakiak hartzeko ezagutza eta gaitasuna landuko dira.
Ikastaroa Euskal Herriko saltokientzat zuzenduta dago eta 250 langileentzako lekua dago. Bertan, ikasketa praktikoko taldeko saioak (10-12 ordu), saltokian bertan saio pertsonalizatuak (8-12 ordu), jarraiako adituen laguntza eta 2015 eta 2016 urteetan aurrera jarraitzeko aukera eskaintzen dituen ikastaroa da.
Eskolak urritik abendura iraungo dute, ikaslearen udalerri edo zonaldean. Izen ematea irailaren 22an amaitzen da eta Beasaingo Merkataritza Dinamizaziorako bulegoan eman behar da 943-087988 telefono zenbakira deituz edo ondorengo posta elektronikora mezu bat bidaliz: info@bareak.eu. Informazio gehiago eskuratzeko Iraurgi Berritzenekin kontaktuan jarri behar da ondorengo telefono zenbakira deituz: 943-851100.