Euskal Selekzio Ofiziala hizpide izango dute asteazkenean Zumaian

Aiora Larrañaga Solabarrieta 2014ko irailaren 12a

EH Bilduk Hamaika Arrazoi Independentziarako hitzaldi zikloa antolatu du Zumaian eta horren barruan asteazkenean Euskal Selekzio Ofiziala hizpide izango dute 19:00etan Alondegian. ESAIT-eko kide Martxel Toledo eta Mikel Astarloa txirrindulari ohia izango dira hizlariak eta Aitor Manterola kazetariak gidatuko du saioa. Hamaika Arrazoi Independentziarako hitzaldi zikloko hurrengo saioa urriaren 24ean izango da eta Via Catalana eta Euskal Bidea gaiak jorratuko ditu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide