Astelehenean egingo dute Salbideko etxebizitzen zozketa

Urola Kostako Hitza 2014ko irailaren 14a

Zozketako emaitzak eta itxaron zerrenda Zarauzko Udalaren iragarki taulan eta web orrian argitaratuko dituzte. Salbideko babes publikoko  sei etxebizitza zozkatuko dituzte hautagaien artean. Sei etxeetatik bat erregimen orokorreko babes ofizialeko etxebizitza da, beste bat hiru logelako tasatu bat eta hiru logelako lau etxe tasatu. Izena eman eta zozketan parte hartzeko baldintzak betetzen dituzten artean, 207 laguneko zerrenda osatu du udalak. Horiek ere hiru multzotan banatu dituzte, etxe motaren arabera. Lehenbizi babes ofizialeko etxebizitzaren inguruko zozketa egingo dute astelehenean, eta ondoren hiru logelako etxeena. Hautagaien artean bat aukeratuko da ausaz eta ondoren lehentasuna duten gainontzekoak jarriko dira zerrendan, atera den zenbakiaren gorako ordenean. Behin lehentasuna dutenekin amaituta, gainontzekoak itxaron zerrendan jarriko dituzte. Gauza bera egingo da bi logelako etxebizitzen kasuan ere.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide