Sutea izan da bart gauean Azpeitiko Tecnalia lantegian

Urola Kostako Hitza 2014ko irailaren 12a

Sutea gaueko 03:00etan sortu zen Tecnalia lantegiko eraikin industrialean, eta suhiltzaileek 04:30ean itzaldu zuten. Ertzaintzak adierazi duenez, ez da kalte pertsonalik egon. Lantegiko mantenimendu teknikaria izan da larrialdi zerbitzuetara deitu duen lehenengoa. Azpeitiko Udaltzaingoak adierazi duenez, sutea lantegiko proba gunean izan da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide