Izena eman daiteke Azpeitiko Udal Euskaltegian

Urola Kostako Hitza 2014ko irailaren 12a

Izen ematea irailaren 30ean amaituko da eta hiru aukera daude egiteko: Azpeitiko Eukaltegian (Perdillegi 1 behea) 08:00etatik 18:00etara, 943-811947 telefono zenbakira deituz edo ondorengo helbidera posta elektronikoa bidaliz: euskaltegia@erabili.com. Ondorengo webgune honetan ere, izena eman daiteke: www.erabili.com/eskatu/euskara_ikastaroak Euskaltegiak euskara ikasteko laguntzak eta bekak eskaintzen ditu. Hau da, Azpeitian erroldatutako eta ikasturtean zehar %85eko asitentzia duten ikasleek, hasieran ordaindutako matrikula berreskuratu ahal izango dute. Langabezian dauden azpeitiarrak aldiz, ez dute ezer ordaindu beharko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide