2014-2015 denboraldian hondartzako Futbol Txapelketan parte hartu nahi duten senior mailako taldeek astelehenetik hilaren 26ra bitartean izango dute txapelketan izena emateko aukera, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara Zarautz Kirol Elkartean. Izena emateko talde bakoitzak 350 euro ordaindu beharko ditu Euskadiko Kutxako ES4330350029670290030053 kontu zenbakian; prezio horren baitan sartuta daude fidantzaren 90 euroak ere, beraz 90 euroak txapelketa amaitu eta 30 eguneko epean itzuliko zaizkie taldeei.
Ordainargiriaz gain, taldeek jokalarien, delegatuaren eta jokozainaren fitxak aurkeztu beharko dituzte izena ematerakoan; baita, bakoitzaren bi argazki, NAN fotokopia eta antolatzaileek emandako orria ere. Antolatzaileek zehaztu dute gizonezkoen kasuan talde bakoitzean gehienez 18 jokalari eta gutxienez 11 egon litezkeela. Emakumezkoetan, berriz, gehienez 15 eta gutxienez 8 jokalari.