Zarauzko Udalak sormenerako eta kultur hedapenerako proiektuak lagunduko ditu

Urola Kostako Hitza 2014ko irailaren 12a

Zarauzko Udaleko Gazteria Sailak sormenerako eta kultur hedapenerako proiektuak lagunduko ditu diruz. Horren bitartez maketak, antzezlanak eta bestelako kultura proiektu gazteak lagundu nahi dira. Interesa dutenek dagoeneko egin ditzakete eskaerak; irailaren  26ra arte izango da horretarako aukera. Eskaerak aurkezteko inprimakiak Gaztelekuan eta gazteri@zarautz.org helbidean jaso daitezke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide