Babyauto Zarautz taldeak Uribealdearen aurka abiatuko du bihar denboraldia

Aritz Mutiozabal 2014ko ira. 12a, 10:29

[caption id="attachment_108505" align="aligncenter" width="300"]Babyauto Zarautz errugbi taldea. Babyauto Zarautz errugbi taldea.[/caption]

Sasoian.info. Asteburu honetan emango zaio hasiera Ohorezko B mailako 2014-2015 denboraldiari, eta Babyauto Zarautz taldeak Uribealdearen aurka neurtuko ditu indarrak ligako lehen jardunaldian. Partida bihar arratsaldean jokatuko dute Plentziako Ardanzas zelaian, 17:00etatik aurrera. Iaz ohorezko mailarako igoera fasean aritu ziren bizkaitarrak, eta aurkari gogorra izango da, zalantzarik gabe. Hona hemen denboraldiko egutegia.

Beheko mailetako taldeei dagokionez, Zarauzko kadeteak Bera Beraren aurko lehiatuko dira bihar, Asti zelaian, 09:30etik aurrera. Infantilak eta 14 urtez azpikoak ere Bera Bera izango dute bihar aurkari etxean; 11:00etan, lehenak, eta 12:15ean, bigarrenak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide