Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Iraurgi SBk saskibaloiko teknifikazio eskolak eskainiko ditu 2014/2015 denboraldian, eta bertan parte hartu ahal izango dute 2003tik 2006ra jaiotako neska-mutilek. ISB tabernan klubak duen bulegoan eman daiteke izena, Azpeitian, 09:00etatik 19:00etara, eta inor egon ezean, tabernan bertan utzi ahal izango dituzte izenak.