Azkargortak egindako lana eskertu du Lagun Onak Futbol Taldeak

Urola Kostako Hitza 2014ko irailaren 12a

Patxi Azkargortaren heriotzaren harira, Lagun Onak Futbol Taldeak gutun bat idatzi du bergararrari agur esateko. Futbol klubaren esanetan Azkargorta «gizon jatorra, umila eta langilea» zen. Taldeak esan duenez, Patxi Azkargorta beti kirolari lotuta egon den gizona izan da: «Herriko kirolari, baina, batez ere, pilotari lotuta». «Haren semeak ere oso maiteak ditugu taldean. Xabier Azkargorta futbol entrenatzailea eta hautatzailea da, eta Iñaki Azkargorta Kaki, berriz, gure taldeko  jokalari eta entrenatzaile ohia. Biek garrantzi handia izan dute klubean», azpimarratu nahi izan du futbol talde azpeitiarrak. Senideen minarekin bat Futbol taldeak Patxi Azkargortaren familiaren minarekin bat egiten du, eta «bihotz-bihotzez» beraien babesik beroena eskaini nahi die, «batez ere gure lagun Xabierri eta Iñakiri». Azpeitiko kirol talde bezala, Lagun Onak-ek Patxiri eskerrak eman nahi dizkio: «Gugan bego, Patxi. Mila esker herri honengatik eginiko guztiagatik», esan dute kirol taldeko

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide