Urrian hasiko dute Zarauzko Jabetze Eskolako ikasturte berria

Urola Kostako Hitza 2014ko irailaren 12a

2014-2015 ikasturterako ere eskaintza zabala antolatu dute Zarauzko Emakumeentzako Jabetze Eskolan. Urrian ekingo diete ikastaro berriei, eta datorren irailaren 23an egingo dute aurkezpena, 19:00etan Etxezbalan. Izena, berriz, hilaren 221tik urriaren 3ra eman beharko da, biak barne. Horretarako Parekidetasun sailera (Zigordia kalea, 33) jo beharko da, bertara deitu zein berdintasuna@zarautz.org helbidera mezua bidali. Izena emandako ordenaren arabera gordeko dituzte plazak, eta Zarautzen bizi diren emakumeek izango dute lehentasuna. Zarauzko Parekidetasun blogean aurkituko dute interesa dutenek  ikastaroen zerrenda.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide