Azpeitian jokatuko den Sega Pika Txapelketarako izen emate epea ireki dute

Urola Kostako Hitza 2014ko irailaren 12a

Azoka Herritik egitasmoaren barruan, Euskal Herriko III. Sega Pika Txapelketa jokatuko dute irailaren 20an, Azpeitian. 18:30ean izango da proba, eta bertan parte hartu nahi duenak irailaren 19a baino lehen eman behar du izena, 619- 27 08 32 telefonora deituta. Aurten erabiliko dituzten segak, gainera, Errusiatik ekarritakoak izango dira, eta parte-hartzaileek soilik txingura eta mailua erabiliko dituzte zulatzeko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide