Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Irailaren 15etik 22ra bitartean Mugikortasun Iraunkorraren Astea izango da eta horren barruan Kilometroak 2014 Erria txikota! jaiko Garbitasun Batzordeak bigarren eskuko azoka antolatu du irailaren 20rako Orion. Herriko plazan egingo dute azoka eta mugikortasunarekin zerikusia duten materiala jarriko dute salagi bertan: bizikletak, kaskoak, patineteak, patinak, haurrak garraiatzeko motxilak eta ume-kotxeak besteak beste.
Herritarrek, erabiltzen ez duten mugikortasun materiala saldu ahal izango dute bigarren eskuko azokan. Horretarako egunean bertan lehen orduan eraman beharko dute materiala azoka eremura. Egunean zehar izango da salgai eta azoka amaieran saldutako materialaren dirua edo saldu ez den materiala bueltan itzuliko zaie jabeei.
Antolatzaileek jakinarazi duteazokan salduko materialaren salneurria jabeak zehaztu behar duela.