Ana Mari Esnal omenduko dute larunbatean, Zarauzko Mahats Bilketaren XV. Jaian

Urola Kostako Hitza 2014ko ira. 11a, 12:58

[caption id="attachment_108358" align="aligncenter" width="300"]Zurekineko Asier Aldalur, Jose Inazio Manterola Getariako Txakolina jatorri izendapeneko presidentea, Karmele Alberdi Turismo zinegotzia eta Jose Luis Saizar ardi txakur txapelketako antolatzailea. Amaia Ventas Zurekineko Asier Aldalur, Jose Inazio Manterola Getariako Txakolina jatorri izendapeneko presidentea, Karmele Alberdi Turismo zinegotzia eta Jose Luis Saizar ardi txakur txapelketako antolatzailea. Amaia Ventas[/caption] Zarauzko turismo alorrean lan handia egindakoa da Ana Mari Esnal, "eredugarria" Karmele Alberdi Turismo zinegotziaren esanetan: "Haren ibilbidea jarraitzen dugu egun guk". Iaz ziren hura omentzekoak, baina uzta txarra zela medio, aurten aitortuko dute Esnalek egindako lan andana, bera erretiratu dela aprobetxatuz. Gainontzean, ohiko ekitaldiak izango dira larunbatean. Goizean Alde Zaharrean bilduko dira herritarrak, pintxo pote berezia egiteko, lehenengo muztioaren aurkezpena ikusteko eta ondorengo txakolin dastaketan. Guztira, 28 upategitako txakolina probatu ahalko dute bertaratzen direnek; 1.500 ekarriko dituzte horretarako. Sei euro ordainduz gero, edalontzi bat eskuratuko da, eta bost txakolin dastatu ahalko dira. Hegaluze, antxoa, piper eta bestelako pintxoak ere izango dira, laguntzeko. Eguerdian herriko zazpi jatetxetan—Lagunak, Kirkilla, Bai Batzokia, Txiki Polit, Kandela, Santa Barbara eta Kulixka— edari horrekin prestatuko menu bereziak dastatzeko aukera izango da. Arratsaldean, berriz, ohiko hitzordua izango dute zarauztarrek Kortazar zelaian: Arraza Libreko Ardi Txakur Txapelketa. Sei txakur lehiatuko dira bertan, bi txandatan: Bitxor Bengoetxearen Bat, Jose Antonio Arrillagaren Txiki, Manuel Gorritiren Nere, Mikel Garayarren Argi, Jose Ramon Orbegozoren Alai eta Jose Luis Saizarren Rex. Mahats Biltzearen XV. Jaiko egitaraua -10:30. Bisita gidatua Talaiberri txakolindegian. Txakolina egiteko prozesua ezagutzeaz gain, dastatzeko aukera ere izango da. Aldez aurretik izena eman beharko da turismo bulegoan. -11:00. Kalejira txistulariekin. -12:00. Lege Zaharren Enparantzan, lehenengo muztioaren aurkezpena. Upategi guztietako mahatsa prentsatuko da eta muztioarekin topa egin. -Ondoren.  Sebastian Lizasok eta Andoni Egañak bertso saioa eskainiko dute eta Iratzarri dantza taldeak Txakolin dantza egingo du, otxote baten laguntzarekin. -12:30. Txakolin dastaketa eta pintxoak Lege Zaharren Enparantzan. -Jarraian. Txistulariek eta Iratzarrikoek kaleak girotuko dituzte. -18:00. Kortazarreko zelaian Ardi Txakurren VII. Txapelketa. -18:00. Dantzaldia Erromeria.com taldearekin, Musika Plazan.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide