'Egunkaria'-ko auzi ekonomikoa ez egiteko eskatuko dute hilaren 18an

Urola Kostako Hitza 2014ko irailaren 11

Egunkariako auzi ekonomikoan epaiketarik  ez dadila egin eskatzeko, elkarretaratzea egingo dute datorren astean, hilaren 18an Donostian. Gipuzkoako Lurralde Auzitegiaren atarian elkartuko dira, 11:30etik aurrera. Hurrengo eguneko hitzorduaren harira egingo dute elkarretaratzea. Hilaren 19an dira Juana Maria Unanue, Iñigo Suarez de Odriozola eta Maria del Carmen Bildarraz epaileak  auzi ekonomikoko epaiketa egin ala ez aztertzekoak. Egun horretan erabakiko dute  Iñaki Uria zarauztarrak eta bere zazpi kidek— Joxe Mari Sorsek, Mikel Sorozabalek, Fernando Furundarenak, Ainhoa Albisuk, Begoña Zubeltzuk, Joan Mari Torrealdaik eta Txema Auzmendik—epaitegira joan beharko duten ala ez. Era berean,  fiskalaren errekurtsoa eta defentsen inpugnazioa berrikusiko dituzte. Itxia izango da saioa eta aldeek bestelako frogarik ez dutenez aurkeztu, zortzi auzipetuek ez dute bertan egon beharko.  
 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide