Angolako emakumezkoen saskibaloi selekzioak EHU-UPV taldearen aurka partida bat jokatuko du gaur 19:00etan Orioko Karela kiroldegian. Partida doan ikusteko aukera egongo da, eta bertan izango da Sara Iparragirre jokalari oriotarra ere. Saskibaloi jokalari gazteak udan Europako Txapelketa jokatu du Espainiako selekzioarekin, eta brontzezko domina eskuratu du bertan.
Irailaren 27tik urriaren 5era bitartean Turkian ospatuko den Emakumezkoen Munduko Saskibaloi Txapelketa prestatzen ari da Angolako selekzioa, eta horren barruan hainbat partida jokatuko ditu Euskal Herrian.
Lagunarteko partidaren antolatzaileek jakinarazi dutenez, Angolako selekzioa Afrikako «indartsuenetakoa da. Angola saskibaloia kirol nagusia modura hartzen duen Afrikako estatu bakarra da».